
“Eskala errealean” buruturiko maketa
« Les Yeux de la Ville » proiektuak denbora tarte mugatu batez hiriko eremu publikoez beste modu batera gozatzeko aukera eskaintzen du. Kalea jendearen topagune ez ezik, demokraziaren sortzaile bilakatzen da. Agora.
Antzeko proiektu iragankorrek une batez kale edo plazak eraldatu egiten dituzte hauei bizikidetasun handiagoa eta kutsu atseginagoa emanez.
Proiektu hau gauzatzeko aukeratutako tokiak jada hiri-antolamendu zerbitzua, SAU zein Genevako udalaren ikerketa-objektu izan dira edo bestela, bizilagunen, elkarteren baten edota Udal kontseiluaren eskaerei erantzunez sortutakoak dira.
« Les Yeux de la Ville » proiektuak espazio desberdinen okupazioa ahalbidetzen duten kultur ekintza ugari antolatzen ditu gune hauetan.Bizilagun eta hiritarren parte-hartze biziaren zain...